Ikasturteko PROIEKTU IRABAZLEAK
Ikasturte honetan zehar Gipuzkoako 6 zentroetako 3.DBH eta 4.DBH bitarteko 300 ikasle baino gehiagok itsas hondakinen arazoari aurre egiteko tokian tokiko 80 proiektu baino gehiago garatu dituzte, ingurumenaren zaintzako ekintzaile izanik eta aldaketaren protagonistak direla frogatuz.
Proiektuen epaimahaiak lan gogorra izan du aurten sortu diren proiektu guztiak arretaz ebaluatzeko eta denen artean 10 proiektu finalistak zeintzuk diren ikusteko.

Benetan harrituta geratu dira aurten atera diren proiektuengatik: kalitatearengatik, murrizketa proiektu asko atera direlako (litxarreri bilgarriak, plastikozko poltsak, kosmetikoen mikroperlak..), herriko eragile ezberdin asko inplikatu dituztelako (jostun elkarteak, kafetegiak, herriko dendak, bertso eskola, udaletxeak…), komunikazioari indar piloa eman diotelako (kartelak, web-orriak podkastak, irratia, triptiko banaketa, herriko aldizkariak …).
Hona hemen aurtengo 10 proiektu irabazleak!



Eta MATEReko lan taldearen partez zer esan, hunkitu egiten gara urtero aurrera eramaten dituzten proiektuengatik, horien atzean ikasle eta irakasleen lana eta inplikazioa ezinbestekoa delarik, benetan oso harro egoteko modukoa.
Ekainak 20an, zentro ezberdinetako ikasleak bilduko ditugu amaiera ekitaldi bat ospatzeko. Ekitaldi honen helburua, proiektu finalisten ikasleak ahalduntzea, haien lana aintzatestea, ikasleak elkar ezagutzea eta arratsalde polit bat elkarrekin partekatzea da. Ikasleek haien proiektuak aurkeztuko dituzte, epaimahaiak sariak entregatuko ditu eta itsas hondakinen arrantza irteera batez gozatuko dugu denon artean.
Zorionak gazte guztiei!
